Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Sustapenerako Estrategiaren 17. Ekintzan jasotakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzak, EHSSren lankidetzarekin, erantzukizun publikoko zerbitzuen hornidurarekin eta gizarte-arloko esku-hartzearen esparruan EHSSko erakundeen interes orokorreko beste jarduera batzuekin lotutako gizarte-azpiegiturak sustatzeko plana egingo du.
Horretarako, Jaurlaritzak erabilera sozialerako erabilgarri dauden azpiegiturei eta horien ezaugarriei buruzko informazioa bilduko du. Aldi berean, Sareen Sareak sektoreko erakundeen artean gizarte-proiektuetarako azpiegituren premiei buruzko informazioa jasoko du.
Azken hori kontuan hartuta, galdetegi txiki bat bidaltzen dizuegu, erantzuteko errazak diren 4 galderekin, zuen erakundeetara bidaltzeko helburuarekin. Erantzuteko epea irailaren 20a da.
Galdetegiaren esteka: https://forms.gle/3L7BnGk4XbRTayXd8