Categories
Pobreziaren-kontra-borroka

2020KO MARTXOAREN 8A EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoaren 8a dela eta, pobrezia eta gizarte-bazterkeriarekin konpromisoa duten hirugarren sektore sozialeko erakundeak biltzen dituen EAPN Euskadi sarearen izenean eta sareko emakume eta gizarte-bazterkeria taldearen izenean, adierazi nahi dugu eredu heteropatriarkalak sortutako desberdintasun egoerek lotura zuzena dutela emakumeen gizarte-bazterkeriarekin eta botere eta baliabideen banaketa desorekatuarekin.

Ezin dugu ahaztu gizarte-bazterkeria egoeran dauden emakumeen eta gizonen arteko arrakala zabalduz joan dela azken urteetan. Emakume izate hutsak eragin nabarmena dauka pertsonen pobrezia edo bazterkeria egoeretan; gainera, askotan, bestelako diskriminazio anitzen faktoreak gehitzen dira, hala nola jatorria, etnia, desgaitasuna, adina, eta abar). Pobrezia eta bazterkeriaren espiralean harrapatuta, emakumeek ez dute beren egoerari buelta emateko baliabide eta zerbitzu nahikorik eskura.

Hori dela eta, emakumeek pairatzen dituzten babesgabetasun eta bazterkeria egoerak salatu nahi ditugu: Gizonek baino bizi-baldintza okerragoak dituzte: Langabezia handiagoa, soldata baxuagoak, lan-baldintza okerragoak, indarkeria handiagoa, eraso gehiago, mendekotasun ekonomikoa… eta pobrezia eta gizarte-bazterkeria sakonagoak. Desberdintasun egoeren adierazpenik krudelena indarkeria matxista da. Nabarmendu nahi dugu indarkeriaren ziklotik irtetea ezinezkoa dela emakumeek independentzia ekonomikorik ez badute. Gainera, emakume asko indarkeriaren biktima izatearen ondorioz pobretzen dira, hain zuzen ere.

Oraingo honetan, gizarte-bazterkeria egoeran guraso bakarreko familien buru diren emakumeak aipatu nahi ditugu bereziki. Gaurko egunez, ezinbestekoa da errealitate hori ezagutu eta ikusaraztea. Bazterkeria-egoeran dauden emakumeak buru dituzten familien ezaugarriak honakoak izaten dira: lana, familia eta bizitza pertsonala kontziliatzeko zailtasunak; prekarietatea eta ezegonkortasun laborala; eta erakundeen babes falta.

Gainera, pobrezia eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden emakumeek bestelako arazo gehiago izaten dituzte. Gizarte zerbitzuak eskuratzeko aukera gutxiago dituzte, gizonek baino. Baliabideetako asko ez daude haientzako pentsatuak, ez dira beren beharrizanak eta egoerak kontuan hartzen. Bazterkeria-prozesu bikoitza sortzen da: Egoerak berak dakarrena eta gizarteak ematen duen erantzuna.

Martxoaren 8an, EAPNren izenean, aldarrikatu nahi dugu genero desberdintasunak prebenitu eta desagerrarazteko neurri eta politika egokiak garatu behar direla, eta politika eta ekintza guztietan berdintasuna sustatu.

Categories
Pobreziaren-kontra-borroka

ADIERAZPENA: POBREZIA DEUSEZTATUKO DUEN DSBE BATEN ALDE

Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordearen aurrean agerraldia egin ondoren, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala osatzen dugun kolektibo, gizarte-mugimendu, sindikatu, erakunde, plataforma eta sareek geure iritzia adierazi nahi dugu Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Lege-proposamenari dagokionez.

POBREZIA DEUSEZTATUKO DUEN DSBE BATEN ALDE. MURRIZKETARIK EZ!

Zehazki, ZERA ESKATZEN DUGU: EAJk eta PSEk aurkeztutako eta Eusko Legebiltzarraren 2019ko ekainaren 27ko Osoko Bilkuran onartutako Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Lege-proposamena hurrengo legegintzaldian ezabatzea edo, gutxienez, nabarmen aldatzea.

Kontuan izan behar da joan den urtean gizarte-babeserako sistemaren erreforma planteatu zela berriro ere, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Lege-proposamenaren bitartez. Hala, Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordeko mahaiak deialdia luzatu digu Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko zenbait erakunde, talde, kolektibo eta sareri Legebiltzarrean agerraldia egiteko, aipatu proposamenarekin lotuta geure ekarpenak egin genitzan.

Pertsonen bizitza hobetu ahal izateko, ezinbestekoa da sistema honek errealitatearen analisia INDARTU, EGUNERATU ETA HOBETZEA. Sistema honi behar besteko zilegitasun sozial eta politikoa emateko eskatzen diegu instituzioei; izan ere, Euskadin pobrezia eta gizarte-bazterkeria deuseztatu ahal izateko, beharrezkoa da beren konpromisoa handitzea eta sistemaren zerbitzura baliabide gehiago jartzea.

Gure lurraldean:

  • Emakumeak dira pobrezia-egoera errealen % 55en protagonistak.
  • Emakumeak buru dituzten guraso bakarreko familiak dira pobrezia-egoeren % 30etako protagonistak.
  • 172.307 pertsona (biztanleen % 8) bizi da pobrezia-arriskuan (hilean 541,27 euro baino gutxiago dute bizitzeko).
  • 484.571 pertsona (biztanleen % 22,4) bizi da ongizate-gabezia arriskuan (hilean 811,90 euro baino gutxiago dute bizitzeko).

Gainera, beharrezkoa da hauxe azpimarratzea: Euskadiko Pobrezia eta Gizarte-desberdintasunari buruzko Inkestaren datuen arabera (2018),

  • Pobrezia-arriskuan bizi den biztanleen zati handi bat ez da sisteman sartzen, hainbat arrazoi direla-eta (sarbide-baldintzak ez betetzea, informazio falta edo bestelakoak); guztira, 60.618 pertsona izan dira 2018an (arriskuan dauden familia guztien % 30,7).
  •       Sisteman sartzen diren biztanleen zati handi batek ez du pobrezia-egoera gainditzea lortzen; hain zuzen ere, 70.348 pertsona izan dira 2018. urtean (% 51,56).

AZTERKETA EGIN ONDOREN, ZERA AZPIMARRATU NAHI DUGU:

  • BEHARREZKOA da Gizarteratze Sistema egoki garatzea eta Eskubideen aitortzan aurrera egitea:
    • Diru-sarrerak bermatuta izateko eskubidea.
    • Gizarteratzerako eskubidea.
    •  
  • FUNTSEZKOA da lege-proposamenak darabilen « bizikidetza-unitate » kontzeptua birplanteatzea, ez baitauka kontuan euskal gizartean bizikidetzari dagokionez egun nagusi den errealitatea (ez da zertan lotura afektiborik edo bestelakorik izan). Etxebizitzako DSBE bakarra jasotzeko mugak babes-sistematik kanpo utziko ditu egun, pobrezia-egoerak eraginda, etxebizitza partekatu beharra duten milaka bizikidetza-unitate.
  • EZINBESTEKOA da pobrezia edo gizarte-bazterkeria bizi duten pertsonek gizarte-prestazioak eskuratu ahal izateko irizpideak berrikustea, bizirauteko nahikoa baliabide izan dezaten, Eskubide Unibertsalen Adierazpenak zehazten duenez.
  • PREMIAZKOA da prestazioen zenbatekoak berrikustea eta azken urteetan egin diren murrizketak berreskuratzea (LGSren igoera ez aplikatzea, edota % 7ko murrizketa), pertsonek pobrezia-egoera gaindi dezaten ahalbidetze aldera. Adierazle egonkorra proposatu behar da; pobrezia-egoeratik irteteko balio behar du , eta bizi-mailaren arabera berrikusi beharko da.
  • GARRANTZITSUA da sistema pertsona guztientzat eta, bereziki, sistema erabiliko dutenentzat argia, irisgarria eta ulergarria izatea. Egungo sistema zaila da ulertzen, tramitazioa konplexua da herritar askorentzat eta zenbait elementuk interpretazio bat baino gehiago ahalbidetzen dute; horrek arazoak sor ditzake eta, ondorioz, eskubideak bermatzea oztopatu. Garrantzitsua da, baita, sistemen arteko interoperabilitatea eta koordinazioa bultzatzea, kudeaketa arindu eta hobetu ahal izateko.
  • Gainera, aurkeztutako lege-proposamenean elementu asko daude gerora zehaztuko diren araudien menpe.
  • ARRETA BEREZIA ESKAINI BEHAR ZAIE bereziki kalteberak diren kolektiboei.
  • Halaber, legearen diseinuan genero-ikuspegia txertatu behar da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen 18tik 20ra bitarteko artikuluetan xedatzen denez: « aztertu behar du administrazio-arau edo -egintzan proiektatu den jarduketak ondoren positiboak edo kontrakoak izan litzakeen emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak ezabatzeko eta horien arteko berdintasuna sustatzeko helburu orokorrean ».
  • Legea emakumeen kontrako indarkeriari eta etxeko indarkeriari aurre egiteko Istanbuleko Hitzarmenera egokitu behar da. Europako Kontseiluaren Hitzarmen hori gure barne-antolamenduan txertatuta dago 2014. urtetik eta, hala, egungo lege-proposamenean jasotzen den « familia barneko indarkeria » terminoaren ordez, definizio berri bat jasota dago, emakumeek genero-desberdintasunaren ondorioz jasan ditzaketen indarkeria-egoera guztiak barne hartzen dituena.
  • Haurtzaroaren interes gorenari lotutako ikuspegia txertatu behar da, Nazio Batuek sinatutako Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean xedatzen denez. Halaxe gogorarazten du ARARTEKOAK ere 2015eko gomendioetan. Gainera, garrantzitsua da 18 urte betetakoan gure babes-sistematik irteten diren pertsonei arreta berezia eskaintzea, baita gazteen emantzipazio-prozesuei babesa ematea ere.
  • Guraso bakarreko familiei arreta eta babesa emateko neurriak aurreikusi behar dira; bereziki, emakumeak buru dituzten familiei zuzenduta, horiek pairatzen baitute EAEn pobrezia-egoeren % 30.
  • Pentsionista-nukleoaren kontzeptua berrikusi behar da, eta bestelako pentsiodunak (urritasuna, osasun mentala…) barne hartzen dituzten familietara zabaldu.
  • Urritasun-arazoak dituzten pertsonei arreta berezia eskaini behar zaie, « menpekotasuna » eta « urritasuna » gisako kontzeptuak nahasi gabe; eta prozeduren fase guztietan publikotasuna bermatu behar da, pertsona espezifikoentzako prozedura espezifikoak ezarri gabe.
  • Errefuxiatuentzako eta aberrigabeentzako arreta zaindu behar da, kolektiboak dituen zailtasun berezien ondorioz ezinbestekoa delako (ez koiuntura-egoeren ondorioz); eta asilo-eskatzaileei erreferentzia egiten dieten kontzeptu juridikoak berrikusi behar dira, horien idazketan arreta berezia jarrita. Izan ere, kontzeptuak zehazteko ahaleginean, baliteke pertsonaren bat kanpo uztea (hala gertatu da, kasu honetan, « arrazoi humanitarioak » direla-eta bizileku-baimena eskuratu duten pertsonekin).
  • Gizarte-bazterkeria larria bizi duten pertsonei arreta eta sarbide-aukerak emateko neurriak birplanteatu behar dira, eta horiek sisteman sar daitezen bermatu.
  • Gaur hemen bildu garen erakundeek, geure agerraldietan, ekarpenak egin nahi izan ditugu sistemaren arazo horiek eta beste batzuk konpontzeko. Izan ere, Euskadiko egungo errealitate soziala aztertuta, eta pobreziari zein gizarte-bazterkeriari dagokionez erregistratutako zifrak ikusita, ezinbestekoa da sistema osoa berrikustea eta hobetzea.
Categories
Pobrezia

Urriak 17 Pobreziaren aurka borrokaren nazio arteko eguna

El día 17 de octubre se celebra el Día Internacional de Lucha contra la Pobreza; este año, las entidades que formamos la red y que estamos implicadas en esta lucha, así como en garantizar la dignidad de las personas que atendemos hemos celebrado una manifestación en Bilbao reivindicando que la pobreza es un problema de Derechos Humanos y reclamando a Gobierno Vasco que garantice que las personas que sufren pobreza y desigualdad salgan de esta situación, poniendo énfasis en que se realice una revisión del sistema de protección social que realmente acabe con la pobreza y la exclusión.