Categories
Pobreziaren-kontra-borroka

PARTE-HARTZEAK BA AL DU GENERORIK?

80 emakume inguru bildu ziren 2024ko maiatzaren 9an, Bilbon Euskadiko Emakumeen Partaidetzari buruzko V. Topaketan, EAPN Euskadik antolatuta, “Emakumeen parte-hartzea harilkatuz. Berrelkartzeak” eta gure esperientzia eta bizipen pertsonaletatik erantzunak emateko galdera bat proposatuz: Parte-hartzeak ba al du generorik?

Bilbon, 2024ko maiatzaren 9an.

Martxotik apirilera bitartean, EAPN Euskadi sareko gizarte-erakundeek lagundutako emakume-taldeek modu aktiboan parte hartu dute Emakumeen parte-hartzeari buruzko tailerretan, baita emozioek eta generoaren eraikuntzak parte hartzeko orduan duten eraginari buruzko tailerretan ere.

Ehunen Kartografiei buruz proposatu ziguten jarduera egin ondoren, non parte hartu zuten emakumeen historia eta emozioetatik abiatuta landu ziren, emakumeen parte-hartzea lantzen jarraitzeko potentzial handia ikusi genuen, emozioetatik, oro har, eta parte-hartzeak, emakume garen aldetik, eragiten dizkigun emozio eta sentimenduetatik abiatuta; EAPN Euskadiko erakundeen emakumeen espazioak benetako partaidetzarako espazio bihurtzeko urratsak emanez, baina, aldi berean, espazio horien lotura bilatuz eta alternatiba berriak eskainiz, non emakumeak, beren indarguneetatik, eroso sentituko diren eta benetako partaidetza-prozesuak abiaraziko dituzten.

Horrela, proposamena diseinatu zen, baina, aldi berean, emakumeen kolektiboetara erraz egokitzeko modukoa, gaiak aldez aurretik profesionalekin eta emakume erabiltzaileekin lantzeko, haien ingurune ezagunetan eta topaketa antolatu aurretik.

Topaketan parte hartzeko gonbidapena lehenengo tailerrean egiten da. Tailer horretan hasten dira lanean emakumeen parte-hartzeak eragiten dituen EMOZIOAK, gorputz errealetako emakumeen silueten bidez.

Topaketa 2024ko maiatzaren 9an izan zen, eta Bilboko Bizkaia Aretoan egin zen. Guztira 80 emakumek parte hartu zuten, erakunde bakoitzean behar zuten laguntza barne (profesionalen batez bestekoa 1-2 izan zen erakunde bakoitzeko, parte-hartzaile kopuruaren eta haien beharren arabera). Era berean, Bilboko Udaletik Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Saileko zinegotzi ordezkaria Kontxi Claver bertaratu zen, baita arloko zuzendari bat eta teknikari bat ere, parte-hartzaileen artean integratu zirenak.

Programa nahiko sinplea izan zen; izan ere, lehenengo tailerrean parte hartu zuten erakundeetako emakumeentzako topagune bihurtu nahi zen espazioa, haien bizipenak eta ondorioak lehen tailer horietan partekatzeko helburuarekin. Erakundeen tailerretan egindako parte-hartzeak pizten dituen emozioen siluetak partekatu ziren, eta talde-lanaren bidez emakume guztien artean komuna den bat eraikitzen da.

Era berean, topaketa aprobetxatu da parte-hartzaileei emakumeek parte hartzeko lan-esperientzia positiboak aurkezteko. Oraingo honetan bi esperientzia aurkezten dira:

MUJEREANDO Antzerki Konpainia

Sevillako antzerki-talde bat da, kaleko etxegabetasun-egoerak pairatu dituzten (edo pairatzen dituzten) emakumeez osatua, eta errealitate hori ikusaraztea du helburu. Esperientzia hori azaltzeko, konpainiako zuzendaria eta taldeko emakume bat izango ditugu.
Esperientzia hori oso positibotzat jo da emakumeen aldetik; izan ere, parte hartu duten emakume gehienek neurri batean jasan ahal izan dituzten edo beste kide batzuek ezagutzen dituzten arazoak jorratzen ditu, eta antzerki-taldearen esperientzia azaltzen da izan dituzten arazoetatik, talde horrek ematen dizkien ekarpen emozionaletaraino. Aurkezpenak galdera eta iruzkin positibo asko sorrarazten ditu.

KOLORETXE Elkartea

Auzo Garaietako emakumeen etxea. Garrantzitsua zen parte-hartzaileei hurbileko emakumeen partaidetza-esperientziaren bat aurkeztea. Galtzagorri, Zabalako, San Frantziskoko eta Bilbo Zaharreko emakumeen kolektiboa da etxe honetako kolektibo militanteetako bat. Ikuspegi feministatik, oreka sozial, ekonomiko eta politiko bat lortzeko egiten du borroka, sistema hori eta gaur egungo bizimoduak aldatzeko, mundua (edo munduak) espazio jasangarri bihurtuz. Auzo horietan, emakumeek oso gogor jasaten dituzte diskriminazio eta indarkeria horiek; horregatik, Galtzagorrik arreta jartzen du tokiko errealitate horretan.

Kolektibo horiek ekartzearen ideia nagusia zen, alde batetik, parte hartzen zuten emakumeei (eta erakundeei) parte hartzeko esperientzia hurbil batzuk ezagutu ahal izatea, interesa izanez gero, integratu ahal izateko, elkarteak hainbat era eta konpromiso-maila baititu.
Gainera, elkarteei berain burua ezagutarazteko gune bat eskaintzen saiatu gara. Aurkezpen horren emaitza gisa, badakigu gerora emakume eta erakunde batzuk Koloretxe elkartera hurbildu direla pixka bat gehiago ezagutzeko.

Emakumeek BAKARRIK parte hartzeko espazioen balorazioa oso positiboa da. Parte hartzen duten emakumeak, bai gizarte-zerbitzuen erabiltzaileak, bai gizarte-arloko profesionalak, edo baita erakundeetatik parte hartzen duten emakumeak ere, eroso eta ulertuta sentitzen dira. Aldi berean, parte hartzeko espazioen garrantziaz, emakumeek parte hartzeko dituzten zailtasunez eta emakumeek erabiltzen dituzten modu alternatiboez hitz egiten den gune horietan… Aurtengo prozesuan, gainera, emakumeek gure bizitzan zehar ikasten ditugun genero-eraikuntzek parte hartzeko orduan nola eragiten duten landu da berariaz.

Prozesuaren azken ondorioa, parte hartzen duten emakumeek esaten digute emakumeek eta gizonek gure bizitzan ikasten ditugun genero-eraikuntza horiek kualitatiboki eragiten dutela aurkezten zaigun edozein gairi heltzerakoan, baita parte-hartzeari ere, jakina.

Parte-hartzeak ba al du generorik? Erantzuna BAI da, behin betiko.
PARTE-HARTZEAK BADU GENEROA.