Categories
Pobreziaren-kontra-borroka

LANALDIA: IKUSPEGI ETIKOA ESKU-HARTZE SOZIALEAN

Abenduaren 9an “Ikuspegi etikoa Esku-hartze Sozialean” izeneko lanaldia egin genuen Bilboko San Frantziskoko Gizarte Etxean. Lanaldi hau EAPN Euskadiko eta Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Sailaren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan egin da.

Bilbo, 2024ko abenduaren 9an

Hasteko, Maria Jesus Goikoetxeak gaiari buruzko hitzaldia egin zuen, Pablo Ruiz EAPN Euskadiko Zuzendaritza Batzordeko kide eta Bizitegiko zuzendari teknikoak moderatuta.

Ondoren, Gorka Ruiz, EAPNko Zuzendaritza Batzordeko kide eta EDE Fundazioko langileak, Mikel Zamakona IRSE- EBIkoa, Marta Pastor Bizkaisidakoa eta Pablo Ruiz de Bizitegikoa parte hartu zuten, haien erakundeen esperientzia partekatzeko.

Bizkaiko Gizartean Esku Hartzeko Etika Batzordeak adierazi du Asistentziaren Etika gatazka moraleko egoera batean gizaki baten duintasuna errespetatzeko modurik onena aurkitzeko prozedura dela. Eta oinarri hauek ditu:

Gizakiak DUINTASUNA du, eta ez du preziorik; beraz, gizaki orok merezi du begirune eta errespetu berarekin tratatzea.
Laguntza-harremanaren helburua da pertsonei beren bizi-proiektua aurrera eramaten laguntzea, eta horrek erantzukizun morala eta/edo “bikaintasun-harremana” eskatzen du.

Lanaldia nahiko parte-hartzailea eta baloratuta izan zen.
EAPN Euskadik ildo horretan lan egiten jarraituko du, urtarrilean zehatzago azalduko dugu 2025erako aurreikuspena.