Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, EAPN Euskadik uste du Euskadin Estatuko eta Europako batez bestekoak baino pobrezia- eta desberdintasun-tasa txikiagoak ditugun arren, ez dugula lortzen GJHetan eta Basque Country 2030 Agendan ezarritako pobrezia murrizteko helburuak lortzea, baita, bere garaian Europa 2020 Estrategiari dagokionez, lortu ez genuen ere.
Bilbon, 2024ko urriaren 17an
1987ko urriaren 17an ospatu zen Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Lehenengo Eguna. Egun horretan, ehun mila pertsona baino gehiago bildu ziren Trocadero plazan, Parisen, 1948an Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala sinatu zen lekuan, muturreko pobreziaren, indarkeriaren eta gosearen biktimei omenaldia egiteko. Bertan bildutakoek pobrezia giza eskubideen urraketa dela aldarrikatu zuten, eta haien errespetua bermatzeko ahaleginak batu behar direla adierazi zuten. Printzipio horiek egun hartan aurkitu zen oroitzapenezko harlauza batean daude jasota, eta munduko beste leku batzuetan ere egin dira, New Yorkeko Nazio Batuen Egoitzako lorategian dagoen harlauza bat barne. Ordutik, izaera, sinesmen eta jatorri sozial guztietako pertsonak biltzen dira urtero plaka horien aurrean, konpromisoa berritzeko eta pobreei elkartasuna adierazteko.
NBEren Batzar Nagusiko 47/196 Ebazpenean, Estatu guztiak gonbidatu zituzten Eguna eskaintzeko pobrezia eta etxegabetasuna desagerrarazteko jarduera zehatzak aurkezteko eta sustatzeko. Ebazpenak gobernuarteko eta gobernuz kanpoko erakundeak ere gonbidatzen ditu, estatuek hala eskatzen dutenean, Eguna ospatzeko jarduera nazionalak antola ditzaten, bai eta idazkari nagusiak beharrezko neurriak har ditzan ere, ospakizun horrek arrakasta izan dezan. Urtero EAPN Euskadik, urriaren 17an, Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatzen du. Urtero, non jarri behar den arreta baloratzen da, eta gaiari buruzko ekitaldi espezifiko bat antolatzen da. 2024rako, Euskadin pobrezia murrizteari buruzko jardunaldi bat planteatu da.
Gure ustez Euskadin pobrezia- eta desberdintasun-tasak Estatuko eta are Europako batez bestekoak baino txikiagoak badira ere, ez ditugu GJHetan eta Basque Country 2030 Agendan ezarritako pobrezia murrizteko helburuak lortzen, bere garaian Europa 2020 Estrategiari dagokionez lortu ez genuen bezala.
Gainera, uste dugu gai horrek, pobreziaren murrizketak, interesa galdu duela, bai agenda sozialean, bai agenda politikoan.
Horregatik, 2024ko urriaren 17an, Bilboko Bizkaia Aretoan jardunaldia antolatu zen, gure kezkak azaltzeaz gain, bi esparru garrantzitsutan oinarritutako proposamenak entzuteko:
• Akademiaren eta ikerketaren mundutik
• Eta alderdi politikoen mundutik.
Jardunaldiaren lehen zatian bi hitzaldi izan ziren. Akademiaren mundua entzun ahal izan genuen. Lehenik eta behin, zenbait datu ofizial aurkeztu ziren, Euskadiko Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkesta berrienetik ateratakoak (2022. urtea); aurkezpena Amaia Izaolak egin zuen, UPV/EHUko Soziologian doktore eta unibertsitate bereko irakasle eta ikertzaileak, berak “Nortzuk dira pobreziak eta gizarte-desberdintasunek eragindako pertsonak Euskadin” aurkeztu zigun. Ondoren, Fernando Fantovaren moderazioarekin, Lucia Gorjón UPV/EHUko Ekonomia doktore eta Iseak Fundazioko ikertzailearekin eta Joseba Zalakain SIISeko (Eguía Careaga Fundazioko Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa) zuzendariarekin batera, Euskadin pobrezia murrizteko bere proposamenak eta hausnarketak eztabaidatu eta hausnartu ahal izan genituen.
Atsedenaldiaren ondoren, eta aurreko tarteetan azaldu eta eztabaidatu zena kontuan hartuta, Alderdi Politikoen Mahaia proposatu zen: Euskadin pobrezia murrizteko proposamenak ere egiteko eskatu zitzaien. Honako alderdi hauen ordezkariak izan ziren mahai horretan:
EAJ/PNVren izenean: Juan Ibarretxe, egungo Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzia.
PSE-EEren izenean: Sara Buesa, gaur egun Lanbideko Prestazioen eta Gizarteratzearen zuzendaria.
EH-BILDUren izenean: Izaskun Duque, Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkidea.
SUMAR izenean: Miguel Burdallo
Halaber, komunikabideei komunikatu ofizial bat helarazi zitzaien, eta jarduera bat egin zen parte-hartzaileekin, gure lurraldeko pobrezia- eta gizarte-bazterketako egoerei aurpegiak jartzearen garrantziari buruz. Jardueraren emaitza albiste honen irudian ikus dezakegu.
Jardunaldiaren Egitaraua (erderaz eta euskaraz)
Jardunaldiaren aurkezpena eta datu orokorrak eztaibaidatzeko (Bakarrik erderaz)