BILBO, 2025EKO MAIATZA
Joan den maiatzaren 21ean, EAPN Euskadiren Ohiko Batzarraren esparruan, “Gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden emakumeek gizarte-babeseko zerbitzuetara iristea zailtzen duten muga instituzionalak” ikerketaren hirugarren fasearen emaitzak aurkeztu ziren. Lan hau 2021ean hasi zen, eta 46 emakumeren ahotsak baita profesionalen eta erakundeen azterketa kritikoa ere biltzen dituen landa-ikerketako fase batekin amaitzen da.
Ikerketak, ikuspegi etiko feminista batetik garatuak, emakume askori oinarrizko baliabideak (diru-sarrerak bermatzea, enplegua edo arreta espezializatua) eskuratzea eragozten dieten oztopo estruktural eta instituzionaletan jartzen du arreta. Aurkikuntza nagusien artean, hauek nabarmentzen dira:
- Administrazio-prozedura baztertzaileak, tratu-berdintasuna bermatu beharrean oztopo bihurtzen direnak.
- Gizarte-zerbitzuetara hurbiltzea zailtzen duten eskubideak ez ezagutzea eta estigmatizatzea.
- Gizarte-babeseko sistema zatikatzea, erabiltzaileen artean nahasmena eta etsipena eragiten duena.
- Generoari eta indarkeria matxistari buruzko prestakuntza egokirik eza, teknikarien sentsibilitate indibidualaren mende egon ezin daitekeena.
Gainera, azterlanak agerian uzten du indarkeria matxistak parte hartzen duten emakume gehienen bizitza zeharkatzen duela, eta askok sentitzen dutela ez dutela ahotsik erakundeen aurrean, susmoz eta sinesgarritasunik gabe tratatzen dituztela.
EAPN Euskadik Hirugarren Sektoreko erakundeetan eta erakunde publikoetan aldaketa kulturala lortzeko bidean aurrera egitea proposatzen du, ikuspegi feminista, zerbitzuen arteko koordinazioa eta baterako lanerako guneen sorrera sustatuz. Ikerketak auditoria feministaren proposamen bat eta etorkizuneko esku-hartzeetan begirada hori integratzeko checklist bat ere jasotzen ditu.
Lan horrek berretsi egiten du EAPN Euskadik justizia sozialarekin eta genero-ekitatearekin duen konpromisoa, eta gogoeta egiten eta jarduten jarraitzera gonbidatzen gaitu, ezein emakume gizarte-babeseko sistematik kanpo gera ez dadin.
IRAKURRI TXOSTENAk:
FASE 1. Marco teórico 2021_Límites institucionales que dificultan el acceso de las mujeres en situación o riesgo de exclusión social a los servicios de protección social.
FASE 2. Ampliación del marco teórico y contraste con profesionales. Límites institucionales que dificultan el acceso de las mujeres en situación o riesgo de exclusión social a los servicios de protección social
FASE 3 FINAL. Límites institucionales que dificultan el acceso de las mujeres en situación o riesgo de exclusión social a los servicios de protección social_ Investigación de campo, el contraste con las mujeres, la posición institucional y la ética feminista en la intervención.
IRUDIETAKO PROZESUA



